Elkarrizketak

Larraintzarko ikastetxearen 60. urteurren besta, maiatzaren 9an

Amezti.eus 2026ko apirilaren 28a

60 urte bete ditu Larraintzarko ikastetxeak, eta urteurren borobil horren ospakizuna eginen dute maiatzaren 9an, egun osorako prestatu duten bestarekin. Bazkariko txartelak erosteko azken eguna apirilaren 30a izanen da. Alvaro Garde eskolako zuzendaria izan dugu gaurko irratsaioan,  egunaren xehetasunak emateko. 

Urteurren ospakizunetan dago Larraintzarko ikastetxea, izan ere, 60. urtebetetze besta ospatuko dute maiatzaren 9an. Gaur egun eskualdeko ikastetxe handiena denak sei hamarkada bete ditu, eta urte hauek guztietan bertatik pasa diren ikasle, guraso nahi irakasleekin behar bezala ospatzeko egitaraua prestatu dute.

 

Goizeko 11:00etan herri kirol saioarekin eta errugbi jolasekin ekinen diote jaiegunari. Goizetik, haurrendako puzgarriak ere izanen dira, eta musikaz girotua egonen da Larraintzarko ikastetxea. Eguerdiko 13:00etan dantzarien ikuskizuna izanen da, eta ondoren, 13:30ean, Sustraiak eta Kili-Kili proiektuei omenaldia egiteko aprobetxatuko dute hitzordua. 14:00etan euskal kantu bazkaria izanen da, eta arratsaldean, berriz, musika eta zirkus parkea.

 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/DMB/WhatsApp_Image_2026-04-16_at_12.15.52.jpeg

Erlazionatuak