Ostegun honetan, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna dela aprobetxatuta, Literatur Geraldiak programaren hitzordua izanen da Larraintzarren. Ainhoa Urien Telletxe idazlea Ehun zaldi trostan bere azken lana aurkeztera etorriko da bailarara. Arratsaldeko 19:00etan izanen da solasaldia Larraintzarko liburutegian, eta saio irekia izan arren, Ultzamako eta Imozko euskarazko irakurle taldeek ere parte hartuko dute bertan.