Cederna Garalurren txokoa

Martxan da aurtengo Mendialdeko Azoka Ibiltaria

Amezti.eus 2026ko apirilaren 21a

Aurtengo Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lehenbiziko hitzordua izan zen larunbatean Arriben, eta gaurko Cederna Garalurren tartea aprobetxatu dugu ekimenaz gehiago jakiteko. Marta Barba elikadura teknikariarekin hitz egin dugu horretarako. Hurrengo azoka maiatzaren 17an izanen daLekunberrin, eta gure eskualdekoa, berriz, ekainaren 28an Goldaratzen (Imotz), Xenden Egunarekin batera. 

Datozen azokak: 

-Maiatzaren 17an, Lekunberrin, Latxa Arrazako V. Enkante Nazionala
- Ekainaren 28an, Goldaratzen, Xenden Eguna
- Irailaren 13an, Leitzan, Talo Eguna
- Urriaren 11an, Areson, V. Emakume Artzainen Eguna