Elkarrizketak

Jan Talo foodtruck-a martxan jarri du Katak

Amezti.eus 2026ko martxoaren 30a

Katak azken urteotan su txikian egosi duen proiektua da Jan Talo. Foodtruc-a da martxan jarri berri duena, baina talo bereziak saltzen ditu bertan. Osagaiei begira, bertakoak eta ekologikoak izatea lehenetsi du gure irratiko kolaboratzaileak, eta talo bereziak egiten ditu, begetariano eta beganoentzako aukerak ere eskainiz. Momentuz, ostiral eta larunbatetan Jauntsaratsen egoten da, Apeztegiberri atarian, baina beste tokietara ere mugitzea da bere asmoa.