Elkarrizketak

'Kaka' antzezlanaz solasean, Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aktoreekin

Amezti.eus 2026ko martxoaren 4a

Ostiral honetan Larraintzarko Bentan eskainiko dute Kaka antzezlana, AEK eta Korrikarekin elkarlanean sortu dutena. Arratsaldeko 19:00etan izanen da ekimena.

Honela dio sinopsiak:

Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?

Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Hain tabua den gai hau aitzakiatzat hartuta, beste hainbat tabu eta konplexuez hitz egiten duen antzezlana izango da KAKA. Komedia honetan, ikusle oro sentituko da islatuta, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo, ganberro, jostari bezain probokatzailean agerian jarriko dira.

Erlazionatuak