Memoriaren txokoa

Tainoak, historiatik desagerrarazi nahi izan dituzten indigenak

Amezti.eus 2026ko otsailaren 13a

1513ko otsailaren 2an, Taino herri indigenaren buruzagia bizirik erre zuten espainiarrek Kuban. Efemeride hori oinarri hartuta, herri Tainoaren historiaz, Espainiarren kolonizazioak haiekin egin zuen triskantzaz eta gaur egungo egoeraz aritu gara gaurko Memoriaren Txokoa saioan.