Azken urteetan tokiko elikadura sistema indartzeko lanean dihardute Cederna Garalurretik, eta hainbat ekintza eta proiektu jarri dituzte martxan ildo horretan, horien artean Mendialdeko Azoka Ibiltaria, tokiko produktuen katalogoa nahiz formakuntza eta ikastaro desberdinak. Baina, kontsumoan pixkanaka tokikoaren eskaria handitzen ari den bitartean, ekoizpenean hutsuneak daudela sumatu dute bide honetan.
Hutsune horri erantzuteko asmoz, eskualdean elikagai ekoizpenari bultzada emateko asmoz antolatu dituzte bilera irekiak. 'Zeintzuk dira sektorean dihardutenen erronkak? Zein formakuntza behar dituzte? Ba al dute baliabide kolektiboen beharrik? Zerk lagundu ahal die beraien ekoizpena eskualdean bertan saltzeko?'. Galdera horiek eta beste asko elkarrekin lantzea da asmoa. Hauek dira Mendialdeko saioen datak eta tokiak:
- Larraun: otsailak 13, ostirala, 17:00etan Gabari gunean
- Imotz: otsailak 14, larunbata, 11:00etan, Etxalekun (Udalean)
- Goizueta: otsailak 25, asteazkena, 18:00etan udaletxean
- Leitza: otsailak 26, 17:30ean, Mimukai zentroan
- Araitz: otsailak 27, 16:00etan, udaletxean