Cederna Garalurren txokoa

Soziosanitario espezializazioko ikastaroak eginen ditu Cederna Garalurrek

Amezti.eus

Leitzako Mimukai zentroan soziosanitario espezializaziorako ikastaroak eskainiko ditu Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak. Lide Uitzi teknikariak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan. 

Pertsonen arretan eta zaintzan gaitasunak hobetu nahi dituzten herritarrei daude zuzenduta formazioak, eta izena emateko 948 207 447 telefonora deitu edo formacion@crhactima.com helbidera idatzi behar da. 

Informazio gehiago mimukai.eus webgunean kontsulta daiteke.