Egun Ero: abenduak 17

Amezti.eus 2025eko abenduaren 17a

Eskualdeko eguberrien bueltako ohitura zaharrak entzun ditugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, Ahotsak.eus webgunean jasoak dauden elkarrizketetatik. Saioaren bigarren zatian, Badena eta eztena historia atal berri bat ekarri digute Mikel Lakastak eta Eneko Iurramendi 'Tintok'. Gaurkoan, ihia izan da protagonista, eta beti bezala, gure inguruko toponimiarekin lotu dute landarea.