Elkarrizketa

RuralNav proiektuaren bidez zaintzen alorra lantzen ari da Cederna Garalur

Amezti.eus 2025eko azaroaren 10a

RuralNav proiektuaren baitan, Mendialdeko eskualdean zaintzen inguruan dauden indarguneak eta hutsuneak identifikatzeko lanean aritu da Cederna Garalur elkartea, eta horren ingurukoak azaldu dizkigu gaurko elkarrizketan Elena Irigoien teknikariak. 

Zaintzen inguruko behar berriei erantzuteko asmoz abiatu dute egitasmoa Mendialdean, eta oraindik hastapenean egon arren, momentuz, gure eskualdeko bailara bakoitzean zaintzekin lotuta dauden baliabideak aztertu dituzte, eta baita Nafarroako beste eskualdeetan dauden proiektuak ere, gurera ekartzeko interesgarriak izan daitezkeenak.