Nafarroako iparraldean zerbitzua eskainiko duen bederatzigarren agentzia da sortu berria, Gustavo Ortiz de Barronek gidatuko duena. Basaburua eta Imotz Cedernaren Mendialdeko eskualdeko garapen agentziaren barruan geldituko dira, eta Ultzama, Atetz eta Odieta, berriz, 'Ibarrak' deitu dioten garapen agentzia berrairen barruan. Odieta bazkide berria da Cedernan, baina gainontzekoak aurretik ziren bazkide.
Enpresei, ekintzaileei, udalei nahiz bestelako entitateei proiektuen garapenean laguntza eta baliabideak eskaintzea da agentziaren helburua, tokiko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko. Horretarako, asteazkenean 8:00etatik aurrera Larraintzarren izanen da Ortiz de Barron, Ultzamako udalean. Oriberen kasuan, astelehenetik asteazkenera Lekunberriko Plazaola Partzuergoan izaten da, eta ostegun eta ostiraletan Leitzako Mimukai zentroan.
'Ibarrak' agentzia berri horren baitan bailara desberdinetako herriak batu dituzte, gure eskualdeko hiruez gain: Belaskoain, Bidaurreta, Ziriza, Etxarri, Etxauri, Esteribar, Goñi, Zabalza eta Olloko bailara izanen dira agentzia berriak zerbitzua eskainiko dien herriak.