Urriaren 7an genozidioaren azken ofentsibak bi urte beteko ditu. Palestinarekin Elkartasuna plataformak informazioaren blokeoa eta kazetarien kontrako erasoak nabarmendu ditu azken oharrean, Euro-Med Human Rights Monitor eta Palestinako Kazetarien Sindikatuen datuetan oinarrituz infografia zabaldu dute, kazetarion artean bereziki.
"Azken bi urteotan, aurrekaririk gabeko sarraskia gauzatu du Israelgo Estatuak palestinar lurretan. Zenbaketa ofizialek 74.100 hildako baino gehiago aipatzen dituzte (200.000 izan daitezkeelarik), 165.000 zauritu eta 5.560 errepresaliatu. Laguntza humanitarioa blokeatzeaz gain, blokeo informatibo zorrotza ezarri du entitate sionistak. Hori dela eta, eguneroko ogi bilakatu dira kazetarien kontrako erasoak, lurraldean sartzeko ezintasuna, interneteko sarbidea mozketak, zentsura, errepresioa edota kriminalizazioa. Bi urteko desmasiaren ondotik, oztopo latzenen gainetik zutik iraun duen erresistentziari babesa adierazi nahi diogu, baita Israelgo estatu genozidari zein bere mendebaldeko konplizeei aurre egitearen beharra adierazi ere" dio oharrak.
Urriaren 4an manifestazioa deitu dute eta Euskal Herriko kazetariak ere deitu dituzte mobilizaziora batzera: "Jada bi urte luzez luzatu den sarraskia salatuko dugu Iruñeko karriketan, eta duela urte bat jada egin bezala, euskal kazetarien ahotsa ere entzunarazi nahi genuke". Esan Erran irratiko eta Ameztiko erradakziotik ere deialdira batu gara.