Goiztiarrak izaten dira Lantzen, bestari hasiera emateko, izan ere, 8:00etan jaurti dute suziria. Eta, ondoren, autobusaren entzierroan lasterka egin dute ausartenak. Eskolara joaten den autobusaren aurrean egiten dute korrika, Lanzko entzierro berezi honetan. Umeak izaten dira protagonista, haiek ere baitira suziria botatzearen arduradunak. Lehenengo egun honetan, emakumeak eta gazteak ere izanen dira lehenengo lerroan, bazkaria antolatzen baitute 14:30ean. Ondoren, musika eta puzgarriak. Bukatzeko, pintxo afaria eginen dute ostatuan. Besta gehiago luzatuko da, noski, ostiralean eta larunbatean, eta, besta eta musikarekin batera, pilotarendako, musarendako, herri-kirolendako eta umeen jokuendako tartea ere izanen dute igandera bitartean. Ikusi egitaraua osorik:
Itsasoko pestak ere izaten ari dira egunotan. Asteazkenetik igandera arte izanen dira, bost egun! Hemen ez da entzierrorik izanen baina ia-ia sanferminak bezain luzeak dira! Egitaraua oparoa ere bada eta hemen ikusi dezakezue:
Bukatzeko, Ultzaman, Iraizozko bestak ere iristear daude. Bihar, ostiralarekin hasiko dira. Txupinazoa 12:00etan eginen dute baina, ohikoa izaten den bezala, gosaria antolatu dute 10:00etan. Ondoren maiatza prestatzea etorriko da, egitarauko ekimen nabarmenetako bat, eta bazkaria gazteena izanen da. Baina, astelehenera luzatzen diren besta hauetan jarduerak asko dira. Programan ikustea duzue hoberena:
Ongi pasa!