Pesta gehiago, asteburuan

Amezti.eus 2025ko abu. 28a, 11:39

Etxalekuko pestetarako karpa prestatzen ari dira honezkero

Alkozkoak, Erbitikoak eta Etxalekuko pestak ospatuko dira asteburu honetan. Hemen dituzue egitarauak. 

Abuztuko azken asteburua dator eta Alkozko, Erbitiko eta Etxalekuko pesten txanda. Bihar hasiko dira hiru herrietan baina Etxalekun (Imotz), ohitura izaten den bezala, ekimen kulturalak banatu dituzte aste osoan zehar, gaur afari autogestionatua eta zinema izanen dute plazan. 

Etxalekun ekimenak aurreratzen dituzte eta besta luzeenak Alkozkoak dira. Bihar hasi eta astelehenera arte luzatuko da egitaraua. 

Basaburuan ere oraindik gelditzen dira zenbait pesta. Bihar Erbitikoak hasiko dira, 21:00etan suziriaren jaurtitzearekin. Afariak, bazkariak, dantzaldiak, mus txapelketa... egitaraua ekimen ezberdinez bete dute: