Erasoko pestak, Beruetekoak eta Etsaingoak ospatzeko txanda heldu da

Amezti.eus 2025ko abu. 20a, 16:57

Erasoko pesten krossa, 2019an

Bihar, abuztuaren 21ean, ostegunarekin, hasiko dira Berueten eta jai-aurrekoa eginen dute Etsainen eta Erason. Etxalekukoak hurrengo asteburuan, 29koan, izanen dira baina hasi dira prestaketekin.

21:50ak arte itxaron beharko dute bihar Berueten pesta hasierako suziria entzuteko. Segituan, afaltzera joanen dira eta Iñigo Saragueta akordeoilariak eskainiko du dantzaldia. Ondoren, astelehenera arte multzo bat ekimen antolatu dituzte: 

Musika, jolasak, lehiaketak, bazkariak. Denetarik izanen da urtero bezala baina larunbateko esku-pilota partidak nabarmentzekoak dira: 

Etsainen ostiralean jaurtiko dute txupinazoa baina ostegunetik antolatuko dituzte hainbat ekimen. 18:00etan pala txapelketa izanen baitute, ondoren, txapela jaurtiketa, film proiekzioa eta afari autogestionatua. Ostiralean goizez atsedena hartu eta 18:00etan, txupinazoarekin, igandera arte luzatuko dira bestak. Hau da egitaraua osorik: 

Erason ere, ostegunean, abuztuaren 21ean, 18:00etan, ohiko pestaurreko ekimena antolatu dute: gaztetxoen antzerkia izanen da plazan. Baina pestei hasiera emateko ostiralera arte itxaron beharko dugu. 19:15ean botako dute suziria eta urteroko krossa izanen dute gero, afaria baino lehen. Dantzaldia kinterorekin hasiko da afaldu ondoren eta 4:00etan, gainera, DJ Txoki. Larunbatean eta igandean ere gauza ugari aurkituko ditugu egitarauan, nabarmentzekoa, igandeko ipuin kontalaria: 

Baina, esan bezala, igandera bitartean jarduera ugari izanen dira aukeran Erason: 

Bestetik, gainera, Imotzen Etxalekuko pestak ere badatoz, 29ko asteburuan izanen dira baina honezkero erosi daitezke bazkarirako txartelak. Abuztuaren 26ra arte izanen da zabalik epea. 

Larunbat honetan, abuztuaren 23an, pestetarako prest uzteko herriaren garbiketarako auzolanaren deialdia ere egin da Etxalekun.