17:30ean jaurtiko dute txupinazoa, eta igandera arte ekimenez bete dute egitaraua. Afari eta bazkari herrikoiak, dantzaldiak eta errondak. Eta noski, kirola ere bai, tartean, Buruzgain Ultzamako pilota klubaren partidak, ostiralean. ikusi hemen egitaraua osorik:
Dudarik gabe, hala ere, bestetan nabarmentzen den ekimen garrantzitsuenetako bat da herri kirol apostua Almandozen kontra. Txupinazoa eta berehala izanen da bihar, abuztuaren 14an, ostegunarekin, 18:30ean. Hirugarren urtez jarraian etorriko dira Baztango herritik, ultzamarren kontra leihatzera eta hamaika probari egin behar diete aurre bi taldeek, txapela eskuratzeko. Aurten, ordea, maiatzaren 31n, lehenengo aldiz Urritzolatik ere joan ziren Almandozko bestetara desafioa han burutzeko. Alde txikiarekin baina ultzamarrek galdu zuten txapela. Baina txapela nork eraman gutxienekoa izan zen, izan ere, sekulako giroa izaten dela azaldu ziguten herritarrek. Lehian 16 aritu ziren, baina 50 herritar baino gehiago joan ziren desafioa ikustera, autobusean, Urritzolatik.
Ea etxean jokatzeak zorte handiagoa ematen dien eta honetan txapela lortzen duten!