Mus txapelketak emanen dio hasiera Leazkueko bestei eta gauean DJ Iñaki Vizcayk jarriko du musika. Ostiralean puzgarriak izanen dira umeendako eta bazkalondoren bingoa izanen dute. Hemen duzue egitaraua osorik:
Gartzaronen ostegunean 18:00etan jaurtiko dute suziria eta larunbatera arte ekimenez bete dute egitaraua. Haur jolasak, pilota, magia ikuskizuna, mus txapelketa, besteak beste. Musika ere orotarikoa izanen da: DJa eta trikitilariak, adibidez. Hemen ikusi ditzakezue ekimen guztiak:
Jauntsaratsen lau egunez luzatuko da pesta. Ostegunean, suziria aurretik bazkaria eginen dute. Errondan, gainera, azeituna jaurtiketa txapelketa eginen dute. Ostiralean Pasaderetan antolatu duten barbakoa da nabarmentzekoa, eta larunbatean herri kirolak izanen dira. Igandean mus txapelketaren finala izanen da eta baita paella txapelketa ere. Egitaraua osorik: