Hertzainak talde mitikoko abeslari oihak 1993an abiatu zuen bakarkako bere proiektua, Gari izenarekin. Geroztik, bakarkako zazpi disko eta Gari ta Maldanbera proiektuarekin beste bost argitaratu ditu. Gainera, bere bakarreko lehenengo diskaren birmoldaketa bat argitaratu du aurten. 1995ean atera zuen Gari, Elkarrekin, eta orain soinua eta ahotsa berritu nahi izan ditu atera duen azken lanean. Lan horietako zenbait abesti zuzenean entzuteko aukera izanen da Jauntsaratsen.
Uztailaren 19an, larunbatarekin, iluntzeko 20:00etan izanen da kontzertua, Txokolatero etxearen atzeko basoan.