Almitza Elkarteak antolatzen duen txapelketaren saioetako bat urtero izaten da Basaburuan edo Imotzen, bertako kirol batzordeak lagunduta. Horrela, Udabeko eta Etxalekuko soro bat aukeratzen da eta urtero txandakatuz aldatu egiten da. Aurten Imotzi tokatzen zitzaion eta, beraz, Etxalekun izan da Sega Txapelketako bakarkako ligaxkaren bigarren saioa.
Hemen dituzue kategoria guztietako emaitzak:
Txapelketako bigarren saioa izan zen hau. Lehenengoa Goiatzen izan zen eta hirugarrena Hernanin izanen da. Sailkapen orokorraren arabera Bavarian (Alemanian) jokatuko den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak erabakiko dira.