Euskal Herriko sega ligako saioa jokatuko dute larunbatean Etxalekun

Amezti.eus 2025ko eka. 12a, 11:29

Ekainaren 14ean, larunbatarekin, Euskal Herriko azkartasun sega ligaxkaren bigarren saioa izanen da Etxalekun, Imotzen. Bakartxo Ripalda beruetearra antolakuntza lanetan ari da, eta xehetasunak eman dizkigu elkarrizketa honetan. 

Almitza Sega Elkarteak Basaburuko eta Imozko kirol batzordearekin elkarlanean antolatu du Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligako saioa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko da. Goiatzen jokatu zuten ligaxkako lehendabiziko saioa, eta Etxalekukoaren ondoren, Hernanin jokatuko dute hirugarrena. 

Sailkapen orokorraren arabera, Bavarian (Alemania) jokatuk den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak erabakiko dira.