Kuadrillen Eguna

Xulatezek Etxikarte taldeari txapela kentzea lortu du

Amezti.eus 2025ko eka. 16a, 13:03

Ultzamaldeko Kuadrillen Eguna izan zen larunbatean, hirugarren aldiz. Herri Kirol desafioan Xulatez gailendu zen lehenengo aldiz Etxikarteri txapela kenduz. 

Etxikarte taldeak irabazi zuen lehenengo bi urteetan. Azkenean, beste talde batek lortu du gailentzea, Xulapaingo eta Atezko herritarrek osatzen duten Xulatezek. 10:30ean puntu puntuan hasi zen herri kirol desafioa, eta hirugarren urtea izanagatik ere, harmailak beterik, eskualdeko hainbat eta hainbat herritar joan baitziren desafioa ikustera. Bederatzi taldek parte hartu zuten, hirunaka, agindu zitzaien lan guztiak egiteko: lokotxak, txingak, korrika (zakuarekin eta zakurik gabe), trontza, ingude, aizkorarekin moztu eta eskorga. 

Hauxe izan zen sailkapena: 

1. Xulatez: 20' 02'' 84'''

2. Etxikarte: 20' 38'' 66'''

3. Morkotx: 20' 51'' 22'''

4. Txutxumutxuak: 21' 22'' 09'''

5. Mokordis: 21' 31'' 09'''

6. Errezetak: 22' 07'' 84'''

7. Kilikis: 22' 21'' 37'''

8. Los Zatak: 22' 23'' 25'''

9. Artozakis: 23' 43'' 40'''

Ondoren bazkari ederra izan zuten Larraintzarko frontoian, eta, kalean, karpan, Los Tajudos del Norte taldearen kanta mexikarrak. Gauean, gainera, DJ Bakok jarri zuen musika, beste behin ere, goizeko ordu txikiak arte.