Egun Ero: ekainak 9

Amezti.eus 2025eko ekainaren 9a

Ultzamaldeko Bertso Eskolara egindako bisita entzun dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ikasleek eta Iker Gorosterrazu irakasleak kontatu ziguten nola egiten duten lan. Saioaren bigarren zatian, ikasturteko azken euskara kolaborazioa izan dugu. Ikasturtea agurtzeko ez ezik, Felix Altzelai teknikaria agurtzeko ere baliatu dugu, erretiroa hartzera baitoa... Eskerrik asko, Felix!