Egun Ero: maiatzak 28

Amezti.eus 2025ko mai. 28a, 11:00

Aralar Musika Eskolako aurrematrikula kanpaina betean gauden honetan, Javier Irigoien zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian. Ondoren, Laia Llopekin Zer jan, hura izan atalaren ikasturteko azkena izan dugu. Elikaduraren inguruan eta gure buruak zaintzeari eskaintzen dugun denboraren inguruan hausnartzeko erabili du ikasturteko azken hau.