Segundo gutxirengatik gailendu zen Almandoz Urritzola-Galainen aurkako herri kirol desafioan

Amezti.eus 2025ko eka. 3a, 12:02

Maiatzaren 31n, larunbatarekin, egin zuten Almandozen. Segundo gutxirengatik galdu zuten Urritzola-Galaingoek txapela, baina gutxiengoa izan zen hori giro paregabean ederki pasa baitzuten.

 

Bi urtez, Urritzola-Galaingo bestetan hartu dituzte almandoztarrak, herri kirol desafioa burutzeko. Orain bisita itzultzeko unea zen. Larunbatean egin zuten apustua, 12:00etan, eta segundo gutxirengatik galdu zuten ultzamarrek. Ondoren, zikiroa jan, bazkalostea eta dantzaldia ere izanen dituzte  herriko frontoian. Bazkarirako 120 mahaikide inguru izan ziren.

 

 

Herri kirol probak askotarikoak izan ziren: 

 

1. Koxkoen bilketa

2. Esneko kantinak eramatea

3. Korrika egitea

4. Kakolan belarra eramatea

5. Garo-meta

6. Enbor bat karretilean eramatea

7. Trontza

8. Belar-bola bat igotzea

9. Ingudea

10. Motozerrarekin enborrak moztu eta egurra pilatu

11. Traktore AGRIA bat arrastatzea

 

 

Urritzola-Galain osoa murgildu zen ekitaldian: 16 lagun lehian baina guztira 50 herritar baino gehiago joan ziren. Horregatik, kontzejuak autobusa kontratatu zuen.