Kuadrillen eguneko bazkari bonoak, salgai

Amezti.eus 2025ko mai. 14a, 12:36

Ultzamaldeko hirugarren Kuadrillen Eguna izanen da aurten, ekainaren 14an eta bazkarirako bonoak eskuratzeko aukera zabalik da honezkero. Larraintzarko eta Iraizozko ostatuetan erosi daitezke.

Hirugarren aldiz antolatu dute Ultzamaldeko Kuadrillen Eguna eta aurten ekainaren 14an izanen da. Honezkero bederatzi koadrilek eman dute izena herri kirol desafioan parte hartzeko eta 10:30ean hasiko da aurten. Joan zen urtean Etxikarte taldeak lortu zuen txapela, bigarren urtez jarraian, ea aurten besteren batek lortzen duen kentzea. Hemen dituzue izena eman duten taldeen izenak eta bete beharko dituzten lan guztiak:

Aurreko bi edizioetan ia osorik bete zen Ultzamako frontoia, ez bakarrik desafioan parte hartu zuten 110 lagunengatik, baita harmailak bete zirelako ere.

Desafioaren ondoren, sari banaketa behin eginda, aurten ere Arrbazkaria izanen dute 14:30ean, eta edozein herritar batu daiteke. Txartelak salgai daude Larraintzarko eta Iraizozko ostatuetan.

Arratsaldean eta iluntzean musika izanen da etenik gabe: Ander eta Xabirekin lehenengo, Los Tajudos del Norte ondoren eta DJ Bako gaueko ordu txikiak arte.