Egun Ero: apirilak 7

Amezti.eus 2025ko api. 7a, 11:00

Jauntsarasko Oihanzabal eskola Reciclón lehiaketako finalistetako bat da, eta hango ikasleekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gaurko saioaren lehen zatira. Ondoren, euskara kolaborazioa izan dugu Felix Altzelai teknikariaren eskutik. Euskaraldia, Laburbira, aisialdiko begirale izateko ikastaroa eta Irakurle txikien kluba ekarri dizkigu gaurko kolaboraziora.