Brigada moreak antolatzeko prestakuntza saioak eginen dira

Amezti.eus 2025ko mar. 4a, 13:09

Eskualdeko pestetan gerta litezkeen erasoen aurrean jokatzeko batez ere, brigada moreak antolatu nahi dira. Horretarako, bi prestakuntza saio antolatu dira Miren Orozko Berdintasun gaietan adituarekin. Gaur da Basaburukoan izena emateko azken eguna.

Brigada moreen helburua herrietako festetan eraso sexistak ekiditea eta hauei aurre egitea da. Horretarako, aurretik prestakuntza saioak antolatu dira. Basaburuan, martxoaren 7an izanen da 19:00etatik 21:00ak bitartean, Apeztegiberriko ganbaran. Eta, Ultzaman, martxoaren 29an, Larraintzarko Bentan, 11:00etan.

Saio hauek mistoak izanen dira eta herritar orori zuzenduak izan arren, bereziki interesgarria da festa batzordeetako kideen eta gazteen parte-hartzea.

Miren Orozko Berdintasun gaietan adituak eskainiko ditu. Indarkeria sexista hobe ulertzea, identifikatzea eta honen aurrean nola erantzun jakitea da saioen helburua.

Erlazionatuak