Egun Ero: otsailak 25

Amezti.eus 2025ko ots. 25a, 09:27

Karol Tornaria auzarra elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, zinemaren munduan 25 urte baino gehiago baitaramatza ultzamarrak ile-apainketa eta makillaje lanetan. Goya sarietarako izendatu zuten Tornaria, El 47 pelikula entzutetsuan egindako lanagatik. Saioaren bigarren zatian, internazionalismo atal berri bat izan dugu Txuri Ollo goldaraztarraren eskutik. Mediterraneo itsasoan gertatzen diren migranteen heriotzen errealitate latzaz aritu zaigu gaurkoan.