Egun Ero: abenduak 18

Amezti.eus 2024ko abenduaren 18a

Leitzako orantzaroaren inguruko dokumentalaren zatitxo bat entzun dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, neguko solstizioaren bueltan gurean izan diren tradizioak jaso dituzte bertan. Saioaren bigarren zatian, Cederna Garalur elkarteko Amaiur Unzueta teknikariarekin hitz egin dugu, eskualdeko ekoizpen proiektu desberdinetan egin duten lurren karakterizazioaren inguruan.