Pilota goxoko txapelketako hiru mailetako finalaurrekoak, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean. Eguraldia lagun, Gartzaronen izanen dira partida guztiak bat izan ezik. Adi! Ordutegi aldaketa ere egon delako: Oskotz/ Okiñena eta Garzia/ Antimasberes bikoteen artekoa, Igoan izanen da, 12:00etan. Abenduaren 20an izanen dira finalak eta amaituko da Imozko eta Basaburuko kirol batzordeak antolatzen duen txapelketa.