Egun Ero: azaroak 18

Amezti.eus 2024ko azaroaren 18a

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Josune Ibarra elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostegunean ongizate emozionalaren inguruan emanen duten tailerraz. Saioaren bigarren zatian, euskara kolaborazio berri bat izan dugu Felix Altzelairen eskutik. Gaurkoan, baina, sorpresa bat eman digu felixek, euskara zerbitzuko teknikari berria aurkeztu baitigu.