Arantxa Puignaut ultzamarra elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, martxan jarri duten igandeetako Neguko Zinema ekimenaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, internazionalismoaren atal berri bat izan dugu Txuri Ollo goldaraztarraren eskutik. Gaurkoan, Portugalera eraman gaitu, azken hilabeteotan, Lisboa hiriburuan hilketa arrazista bat egon eta gero sortu den mugimenduaz hitz egiteko.