Egun Ero: urriak 30

Amezti.eus 2024ko urr. 30a, 11:00

Gartzarongo pilota txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira asteburu honetan, eta Mikel Jaunarena 'Zepelok' txapelketa zer moduz joan den kontatu digu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Saioaren bigarren zatian, Ultzamaldeko jolasa kolaborazio berri bat izan dugu Alazne Fernandez de Muniain imoztarraren eskutik. Gure eskualdeko hizkerako kontuak ekartzen dizkigu hilero, eta gaurkoan, 'oihan' hitzaren aldarrikapena egiteko aprobetxatu du tartea.