Idoia Jusue Imozko udaletxeko berdintasun zinegotziarekin hitz egin dugu gaurko saioaren lehen zatian, ostiralean landa eremuko emakumeen eguna ospatzeko antolatu dutenaren inguruan. Performancea, Latsarriak dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen dituzte. Saioaren bigarren zatian, krimen nobelako gomendio berri bat ekarri digu Irantzu Perezek.