Egun Ero: urriak 16

Amezti.eus 2024ko urr. 16a, 11:00

Isabel Oiartzunek Anueko azken berriak ekarri dizkigu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, Ultzamako liburuzain Patxi Irurtzunen kolaborazio berri bat izan dugu. Urriko Saharari buruzko zikloaz eta mikologialdiaz aritu zaigu, eta azaroko programazioaren errepasoa ere egin digu. Horrez gain, beti bezala, liburu gomendioak ere ekarri dizkigu.