Egun Ero: urriak 14

Amezti.eus 2024ko urr. 14a, 11:00

Komunikazio ez bortitzaren inguruko saioa izanen da asteazken honetan Larraintzarko ikastetxean, eta Nerea Mendizabal psikopedagogoa izanen da gidaria. Gaian sakontzeko aprobetxatu dugu gaurko elkarrizketaren tartea. Ondoren, Cederna Garalur landa garapenerako elkarteko Elena Irigoienekin kolaborazioa izan dugu. Bertan lan egin eta bizi zikloaz aritu zaigu, asteazkenean Jauntsaratseneginen baita elikadura sistemaren inguruko saioa.