Memoriaren txokoa irratsaioaren atal berri bat izan dugu gaur. Ezagun zaigu guztioi argazkia: 1968ko joko olinpikoetan, Tommie Smith eta John Carlos atleta estatubatuar beltzek eskua altxatu zuten podiumean, Pantera Beltzen agurra eginez. Haiekin batera, hirugarren kirolari bat zegoen podiumean, zilarraren irabazlea: Peter Norman australiarra. Paparrean arrazakeriaren aurkako intsignia jarri zuen atletak bere bi kideekin elkartasun keinu bezala. AEBetako bi atleta beltzek bezala, berak ere jasango zuen ekintzagatik bazterkeria bizitza osoan.