Amatasunaren inguruko hausnarketak, Kataren kuir musika txokoan

Amezti.eus 2024ko urr. 10a, 11:00

Iazko geldialditxoa eta gero... Kataren kuir musika txokoa berreskuratu dugu aurtengo ikasturtean! Musika feminista eta queer musika ekarriko dizkigu atal honetara, eta gai desberdinen inguruko hausnarketekin uztartu. Gaurkoa izan dugu lehen kolaborazioa, eta bestela ezin zenez, amatasunaren inguruko gogoetak egin dizkigu Katak.

Ekarritako kantak:

-Rebeca Lane - Ajonjoli

-Xabier Lete - Sehaska kanta

-Rodrigo Cuevas - Allá arriba

-Silvia Perez Cruz - Verde

-La Furia - Ama