Asteazkena izaki, udalerrietako kolaborazioen txanda izan dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Gaurkoan, Leire Etxeberriak Ultzamako berriak ekarri dizkigu. Saioaren bigarren zatian, kolaborazio berri bat estreinatu dugu Alazne Fernandez de Muniainen eskutik: Ultzamaldeko solasa eta jolasa. Eskualdeko hizkeraren ingurukoak ekarriko dizkigu hilero. Gaurkoan, karrika hitza izan dugu hizpide.