Egun Ero: irailak 17

Amezti.eus 2024ko ira. 17a, 11:00

Alazne Fernandez de Muniainekin Imozko euskararen inguruko ikerketan ateratako ondorioez aritu gara gaurko irratsaioaren lehen zatian. Saioaren bigarren zatian, internazionalismoaren atal berri bat izan dugu Txuri Ollo kolaboratzailearen eskutik. Palestinaz eta gaur egun Gazan bizi duten egoeraz aritu zaigu ikasturteko lehen kolaborazio honetan.

Erabilitako kantak:

-Eneritz Furyak - Argia

-Olaia Inziarte - Martzianoak

-Merina Gris - Origami