Iraizozko bestak, ostiraletik astelehenera bitartean

Amezti.eus 2024ko ira. 12a, 12:11

Ostiralean, hamarretakoaren ondoren, jaurtiko dute txupinazoa, 12:00etan. Eta astelehenera arte luzatuko dira bestak.

Ostiralean, besten hasierarekin, maiatza paratuko dute Iraizotzen, 13:30ean. Gazte bazkariarekin jarraituko dute pesta, eta, ondoren etorriko dira txokolatada, kopeoa eta zezensuzkoa, besteak beste. Lehenengo eguneko musika DJ Medyk jarriko du. Larunbateko egitaraua ere beterik dator, mus txapelketa, herri kirolak eta antzerkia izanen dute, beste ekimenen artean. Eta igandean eta astelehenean ere bestarekin jarraituko dute.

Ikusi egitaraua, osorik: