Abuztuaren 30ean, ostirala, hasiko dira Alkozko bestak

Amezti.eus 2024ko abu. 26a, 09:52

Abuztuaren 30etik irailaren 2ra, ospatuko dira aurtengo Alkozko bestak. Ostiraletik, astelehenera bitarte, adin guztietarako egitarau zabala antolatu da. Eta kirolari dagokionez, hilabete honetan zehar mus eta frontenis txapelketak jokatu dira besteak beste, eta beraz, bestetan izanen dira finalak. 

Alkozko bestetako egitaraua osorik: 

Abuztuaren 30a, ostirala: 

  • 12:00 San Esteban omenez meza.
  • 13:00 Txupinazoa, luntx eta mus txapelketa.
  • 14:00 Postre eta marrazki lehiaketa.
  • 17:30 Haurrendako jokuak.
  • 19:15 Frontenis finala.
  • 20:00 Luziano.
  • 22:30 Afari herrikoia.
  • 01:00 Luziano & Luziano Show.

Abuztuaren 31, larunbata:

  • 10:00 Hamarretakoa.
  • 12:30 Arizkungo ezpatadantzariak.
  • 13:00 Mus eta partxis txapelketa.
  • 14:00 Sagardotegi bazkaria. 
  • 18:00 Tuku-tuku txarangarekin herriko buelta.
  • 21:30 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Zizka-mizka.
  • 00:00 Dj Bako.

Irailaren 1a, igandea: 

  • 10:00 Hamarretakoa.
  • 12:00 Animaliak eta zezenketa herrikoia.
  • 18:00 Herri kirolak Alkotz.
  • 19:30 Los Tajudos del Norte.
  • 21:30 Zezensuzkoa.
  • 21:00 Dj MandaXene.

Irailaren 2a, astelehena:

  • 10:00 Hamarretakoa.
  • 12:00 Puzgarriak.
  • 12:00 Mus txapelketaren finala.
  • 14:30 Bazkari herrikoia.
  • 17:30 Kapitan General.
  • 21:00 Afaria eta mozorro gaua.
  • 22:00 Gaixoa ni.