Abuztuaren 14ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira bestak, Galaingo alkateak botatako txupinazoarekin. 18:30ean herri kirol apustua izanen da, eta 20:00tan dantzaldia. 22:30ean herri afaria eginen dute, eta ondoren, 01:00etatik aurrera, Luziano Show izanen da. Goizeko 5:00etan orro dantza eginen dute.
Abuztuaren 15ean, ostegunarekin, 12:30ean mezarekin emanen diote hasiera egunari. 13:15ean omenaldia eginen diete herriko jaioberriei. Arratsaldean, 18:00etan, Buruzgain klubeko pilota partidak izanen dira, eta 20:00etan, berriz, Los Tajudos del Norte taldearen kontzertua.
Abuztuaren 16an, ostiralarekin, 14:30ean zikiro bazkaria eginen dute, eta 16:00etan, haurrendako jokuak. 16:30ean kopa itzulia eginen dute, Julen Cobosek alaitua. 22:00etan ajoarriero eta tortila lehiaketa eta afaria izanen da, eta 00:30ean, DJ Bako.
Bestei amaiera emateko, abuztuaren 17an, larunbatarekin, goizeko 11:00etan puzgarriak izanen dira. 13:30ean usadiozko hamaiketakoa izanen da: babak txerri buztanarekin, ardi txuletak eta tirri-tarra. 16:30ean kopa itzulia eginen dute Adrian Otxotorenak alaituta. 22:30ean herri afaria eginen dute, eta gauean, 01:00etan Luziano Show izanen da. Bestak dantzan amaituko dituzte, goizeko 05:00etatik aurrera Orro dantza eginen baitute.