Abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dira Larraintzarko bestak

Amezti.eus 2024ko uztailaren 30a

Hasi dira eskualdeko herrietako festak honezkero. Abuztuaren 1etik 4ra, Larraintzarren txanda izanen da, Ultzaman. Ostegunetik igandera, adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute herritarrek. Ostegunean, iluntzeko 20:00etan emanen diete festei hasiera, txupinazoarekin.

Txupinazoaren ondoren, 20:30ean, Bernys taldearen kontzertua izanen da ostatuan. 21:30ean, berriz, haurrendako bokata afaria egonen da, eta 22:00etan herri afaria eginen dute elkartean.

Ostiralean, abuztuaren 2an, haurrendako puzgarriak egonen dira goizeko 11:00etatik aurrera. 12:00etan, meza izanen da, eta ondoren, 13:00etan, lunch-a herriko ostatuan. 14:30ean gazte bazkaria eginen dute, eta, 15:00etan, berriz, haurren kalderetea. 18:30etan ping-pong txapelketari hasiera emanen diete, eta 18:00etan, erronda eginen dute herritik barrena, Eztanda txarangak lagunduta. 22:00tan, indarrak hartzeko herri bokata afaria izanen da, eta 23:00etatik aurrera, kontzertuak eta dj-ak: Bisaiak taldea, eta DJ Bako. 

Larunbatean, abuztuaren 3an, puzgarriekin hasiko dute eguna, goizeko 11:00etan. 14:30ean herri bazkaria izanen da plazan, eta 16:30ean, bingoa eta musikaz girotutako bazkalondoa. 20:00tan DJ Dubi ariko da musikaz giroa alaitzen, eta 21:00etan, batidada izanen da. Gauean, 22:00etan, su artifizialak izanen dira, eta eguna bukatzeko, 00:00etatik aurrera, berriz ere DJ Dubi.

Bestekin amaitzeko, abuztuaren 4ean, igandean, 12:00etako mezarekin hasiko dute eguna. 12:30ean erraldoiak ibiliko dira gaiteroekin. Arratsaldean, 17:30ean, herri kirolak izanen dira, Ultzamaldea taldearen eskutik. 19:00etan, berriz, Los Tajudos del Norte taldearen kontzertua izanen da, eta 21:00etan herrikoen tortila afaria, mozorro eta karaoke lehiaketarekin. Gaueko 23:00etan, 4. txapela jaurtiketa lehiaketa eginen dute, eta 00:00etan, festei amaiera emateko gaixoa ni izanen da DJ Fistro-k lagunduta.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/nZj/larraintzar_festak_kartela.jpg