Sanferminetarako autobus zerbitzu bereziak

Amezti.eus 2024ko uzt. 4a, 10:09

Ultzamako Udalak, autobus zerbitzu berezia antolatu du aurten ere, herritarrek Sanferminetara garraio publikoan joateko aukera izan dezaten.

Uztailaren 6tik 14ra bitarte, egunero, Sanferminetarako autobus zerbitzu publiko berezia izanen da Ultzamaldean. Irteera, gaueko ordu batena izanen da Iruñatik, autobus geltokiko errefortzurako kaian. Informazio guztia eta ordutegiak hemen azpiko argazkian ikusgarri.