Etxikarte, garaile, bigarren urtez jarraian

Amezti.eus 2024ko eka. 15a, 13:05

Ultzamaldeko koadrilen egunaren bigarren edizioa da gaur, Larraintzarren. Herri Kirol proban Etxikarte izan da txapelduna, bigarren aldiz jarraian.

10:00etan hasi da Herri Kirol proba eta iaz bezala hamar taldek parte hartu du lehiaketan. Osotara 110 parte-hartzaile izan dira, beste behin ere, harmailak beteta. Kamiseta gorriz, Etxikarte izan da txapela eraman duen taldea, joan den urtean bezala. Gertutik, Txokorracing taldeak eskuratu du bigarren postua; eta, hirugarrena, Mokordis taldeak.

Ondoren, bazkaria izanen da Larraintzarko pilotalekuan, eta, musika ere alaituko dute jaia goizeko ordu txikiak arte.

Sailkapena:

1. Etxikarte: 20' 31''

2. Txokorracing: 20' 48''

3. Mokordis: 20' 52''

4. Errezetak: 21' 12''

5. Los Zatak: 21' 15''

6. Kilikis: 22' 10''

7. Xulatez: 22' 13''

8. Morkotx: 22' 41''

9. Artozakis: 22' 47''

10: Txutxumutxuak: 23' 07''