Ultzamako XIII. Gaztanbera Eguna Lizason ospatuko da

Amezti.eus 2024ko eka. 5a, 12:38

Ekainaren 9an, igandea, ospatuko da XIII. Gaztanbera Egunaren festa Ultzaman.

Urtero bezala, gaztanberari lotutako jaia Ultzamako bailaran ospatuko da eta aurten Lizasoko herrian izango da. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldiak laguntzen ez badu, Ultzamako Udalaren instalazioren batera lekualdatuko da.

Ultzamako Udalak, batzordean parte hartzen duten bailarako hainbat enpresa eta
bizilagunen parte-hartzearekin batera, goiz osorako egitarau oparo bat osatu du.
Beraz, ekainaren 9an, igandean, Lizasoko herrian, goiz osoan zehar artisau eta bertako
produktuen postuak egonen dira. Horretaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste, erraldoi eta gaiteroak, ardien ile-moztea eta jeztea, modu tradizionalean gaztanbera nola egiten zen ikusteko eta gaztanbera tradizionala dastatzeko aukera, gazta egitea, “Amati” abesbatza Lizasoko elizan eta bukatzeko, herri kirol erakustaldia.