Egun Ero: maiatzak 30

Amezti.eus 2024ko mai. 29a, 11:00

Ikasturteko azken Egun Ero irratsaioa izan dugu gaurkoa! Asisko Urmenetari elkarrizketa egin diogu irratsaioaren lehen zatian, ostiralean Gora euskal herrientsak lana Eritzegoitin aurkeztuko duela aprobetxatuta. Saioaren bigarren zatian, bertsolaritzaren inguruko atala izan dugu. Irurtzungo Aixita bertso sariketaren zati bat entzun dugu.