Egun Ero: maiatzak 21

Amezti.eus 2024ko mai. 21a, 11:24

Irurtzungo Zigor Gartzia elkarrizketatu dugu gaurko saioaren lehen zatian, larunbatean Kantu zaharrak, soinu berriak ekimena eginen baitut. Musikaz lagunduta, Imozko eta Ihabarko kantu zaharrak abestuko dituzte. Saioaren bigarren zatian, euskal literaturari buruzko azken kolaborazioa izan dugu, Ainara Urritza erasoarraren eskutik. Udarako gomendio interesgarriak ekarri dizkigu, ez galdu! ADI: grabagailuarekin arazo batzuk medio, kalitate txarrean grabatu da gaurko saioa. Barkatu eragozpenak.