Egun Ero: maiatzak 20

Amezti.eus 2024ko mai. 20a, 11:59

Irantzu Legarra gartzarondarrarekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ekainaren lehenean ospatuko den Basaburuko egunari buruz. Ondoren, Txuri Ollo goldaraztarraren eskutik internazionalismoko atal berri bat izan dugu. Gaurkoan, Mexikora joan gara, ekainaren hasieran ospatuko diren hauteskundeen aitzakipean.